2007-06-10

Gomendio batzuk

Idaztea eta irakurtzea gustatzen zaidala hainbeste aldiz aipatu ondoren, gustoko ditudan liburu batzuk gomendatzea gustatuko litzaidake:
"La higuera" Ramiro Pinilla
"Belarraren ahoa" Harkaitz Cano
"El atentado" Yasmina Khadra
...

Idazteari buruz esan nahi dut, batzuetan idazteko gogoa dugula baina ideiak ez datoz gure bila, Gianni Rodariren "Gramatika de la fantasia" n proposamen erresak agertzen dira, sormena esnatzeko.
Eta hortik aurrera disfrutatu!

Tailerrei buruz zehaztuz...

Aurreko post batean aipatu dudanez Deustuko liburutegian idazteko tailerrak antolatu dira, nik bitan egon naiz eta partaideen artean harreman oso ona sortu da. Hau dela eta web orri bat sortu dugu egindako lan batzuk publikatzeko. Sortu berria da eta oraindik osatatzen ari gara.

Gutariko batek Pedro liburu bat publikatu du «Historias de luz y sabidurĂ­a» eta Bilboko liburu azokan sinatzen egon da. Honetaz gain web orri bat dauka ipuinak publikatzeko, berari bidaltzeko aukera dago eta berak hor eskegitzen ditu.


Idazteko grina daukagunontzat eta zure ipuina publikatuta ikusi nahi baduzu narrador.es orrialdea dago, bertan besteen idatziak irakurri ditzakezu, irakurtzeko iradokizunak eta bitxikeri desberdinak.

2007-05-28

idazteko tailerrak

Idaztea gustoko daukagunok, askotan idazten jartzeko diziplina falta zaigu edo pixka bat galduta sentitzen gara, nondik hasi jakin gabe.
Honetarako nire esperientziagatik idazteko tailerrak interesgarriak direla esango nuke. Idaztea gustoko duten beste pertsonekin elkartzen zarelako eta idazteko proposamen desberdinak lantzen dirlako.
Tailerrak idazketaren alde ludikoa esperimentatzeko dira, batez ere.
Bilbon bertan aukera desberdinak daude:
Alfa tailerra Orain dela urte asko egon nintzen, pribatua da eta agian pixka bat garestia baina ondo antolatuta dago eta asko ikasten da.
Beste aukera batzuk ere badaude, Deustuko liburudendan, esate baterako,
antolatzen dira tailerrak, aurten bi egon dira. Idazketarekin jolasteko eta primeran pasatzeko. Irailerako beste bat egiteko asmoa dago.
Hauek bezalako beste asko daude, gero eta gehiago, tailerrak on line eskaintzen ari dira eta azken urte hauetan gero eta ugariagoak dira eta uda bueltan dagoela itentsiboak ere badaude.

2007-05-21

bideoa

2007-05-16

Nola ikasten duten umeek idazten.

Arestian umeek nola ikasten duten irakurtzen aipatu dudan moduan laburtuko dut idazten ikasteko gainditu behar dituzten faseak, "hizkuntz trebetasunen" ikasgaian ikasi dugun bezala. Bost fase dira:
1. Fasea: Pertsona alfabetatuaren idazte ekintzak imitatu. Nahiz eta idazten ez jakin eta letrak ezagutu ez, marren eta borobilen bidez "idazten" dute. Egiten dutena ikurrak dira. Idazkera bereizgabea da.
2. Fasea: Idazkera bereiztuak sortzeko produkzio formalki arautua deitu ahal diogu. Idatzien ezaugarri formalez interesatuta daude, letrak bereizten dituztelako, bere hipotesiak egiten hasten dira.
3. Fasea: Hitzaren zatitze silabikoaz sortutako produkzioak. Idatziak ahozko hizkuntzaren soinuekin harreman duela konturatzen dira. Silabaz ohartzen dira, eta silaba bakoitzeko letra bat baino ez dute jartzen, aho kolpe bakoitzeko letra bat.
4. Fasea: Hitzaren zatitze silabiko-alfabetikoa sortutako produkzioak. Orain fonema guztiak identifikatzen dituzte eta silaba bakoitzean ea letra guztiak jartzen dituzte, oraindik letrak ikasten ari denez, ez ditu denak ondo bereizten.
5. Fasea:Hitzaren zatitze alfabetikoaz sortutako produkzioak. Letra eta soinuaren arteko korrespondentzia fonetikoa,soinuen balio konbentzionalaren gainean oinarrituta. Arazoren bat izan dezake fonema batzuk idaztean edo silaba trabatuetan. Baina hemendik aurrera prest dago hitz guztiak idazteko.

Oso gai interesgarria eta luzea da, Emilia Ferreiro eta Ana Teberosky honetan aritu dira eta liburu bat dute, bertan umeak nola ikasten duten azaltzen dute.

idazketari buruz hausnartzen...

Orain arte irarkurketaz aritu naiz, baina aipatu dudan bezala idazteari buruz ere idatzi nahi dut.
Erabat erlazionatuta daudelako bi ekintza hauek eta niri oso interesgarriak iruditzeaz gain, biak gustoko ditut.
Irakurtzeak idazteak baino esfortsu txikiagoa eskatzen du, baina idaztean sortzen ari zara, zuretzat eta besteentzat.
Idazle askok diote idazteko beharra dutela, hauxe ez da nire egoera, nik idaztea dut gustoko denbora gutxi eskeintzen diot.
Idaztearen inguruan betiko galdera aipatu beharko ditugu. Idazlea jaiotzen da edo egiten da? Nire ustez jaiotzez zeozer egon behar da, gero hori garatu dezakezu edo ahaztu...
Nire hausnarketa eta proposamenak idazketa hobby bat bezala hartzen dutenentzat da, plazerragatik...

2007-05-15

Liburuen trukaketa


Liburuak altxorrak dira. Irakurtzen dugun bitartean beste esperientzia batzuk bizitzen ditugu eta denboran zehar bidaiatzen dugu. Eguneroko kezkak eta arazoak ahazten ditugu beste bizitza batzuk bizitzeko; batzuetan arriskutsuagoak, besteetan zoriontsuagoak...
Baina irakurri ondoren hor gelditzen da gure altxorra, apalean, eta baten bat berrirakurriko dugu.
Nahiz eta liburuei buruz dugun ideia erromantikoa izan, onartu behar dugu liburutegi on bat lortzea dirutza dela. Liburutegiak daude aukeran, eta irakurle amorratuen arteko liburuen trukaketa, "Bookcrossing" izena dauka ekintza honek.
Deskubritutako altxorrak konpartitzea du helburu sortutako komunidade honek.
Ideia polita da. Editorialek, aldiz, bestelako ideia izango dute...